Jump to Navigation

Reply to comment

Kofradien bildumak

24 January, 2007 - 19 January, 2009

Kofradiak izan ziren lehenbiziko gizarte-antolakundeak. Herri eta auzoetako jendea batzarretan biltzen zen, eta elkarbizitzako eta behartsuenei laguntzeko arau batzuk ezartzen zituen. Baseliza edo ermitaren baten inguruan egin ohi zen hori. Badakigu bazirela horrelako kofradiak jadanik XVI. mendean.

Azken urteotan Euskal Herriko hainbat kofradiatako zeramika zaharrezko 450 pieza inguru bildu dira. Pieza horiek, ermitako anaikideak beren zaindariaren eguna ospatzeko biltzen ziren bazkaritako janariak edukitzeko erabiltzen ziren. Edertasun handiko piezak dira, ohikoek baino apaingarri gehiago dituztenak, izan ere ustez kategoria gehiagoko gauzetan erabiltzen ziren-eta.

Reply

  • Web page addresses and e-mail addresses turn into links automatically.
  • Allowed HTML tags: <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <img>
  • Lines and paragraphs break automatically.

More information about formatting options