Jump to Navigation

erantzun iruzkin honi

Kofradien bildumak

2007ko Urtarrilak 24 - 2009ko Urtarrilak 19

Kofradiak izan ziren lehenbiziko gizarte-antolakundeak. Herri eta auzoetako jendea batzarretan biltzen zen, eta elkarbizitzako eta behartsuenei laguntzeko arau batzuk ezartzen zituen. Baseliza edo ermitaren baten inguruan egin ohi zen hori. Badakigu bazirela horrelako kofradiak jadanik XVI. mendean.

Azken urteotan Euskal Herriko hainbat kofradiatako zeramika zaharrezko 450 pieza inguru bildu dira. Pieza horiek, ermitako anaikideak beren zaindariaren eguna ospatzeko biltzen ziren bazkaritako janariak edukitzeko erabiltzen ziren. Edertasun handiko piezak dira, ohikoek baino apaingarri gehiago dituztenak, izan ere ustez kategoria gehiagoko gauzetan erabiltzen ziren-eta.

Erantzun

  • Webgune eta posta elektronikotako zuzenbideak loturetan bilakatzen dira automatikoki.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <img>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago