Jump to Navigation

OLLERIAS Maratoia IV: 10 buztingile 10 orduz

2013ko Abenduak 1 - 08:00

Ollerietako Euskal Buztingintza Museoak Legutioko Udaletxearekin batera, lantegi erraldoi bat antolatzen du profesional eta zaleek elkarlanean helburu bat betetzeko: 1650 katilu 10 ordutan egitea. Umeentzako tailerra ere egongo da.

Lanbideak ezagupen iturri eta gure ondare kultural-historikoaren parte garrantzitsuak direla adierazteko asmoarekin jaio zen ekitaldia. Buztinarekin topaketa desberdinen bitartez lanbide hau berreskuratu, duindu eta zabaldu nahi dugu.

Buztingintza gizarteriaren lanbiderik zaharrenetarikoa da. Profesionalek antzinatik milaka ontzi egiten zituzten haien tailerretan. Ontzi hauek 1000 gradutan labean erre baino lehen, eguzkitan lehortzen zituzten ehundaka eta ehundaka pitxar, katilu eta plater, imagina ikusgarri bat eratuz.

“OLLERIAS Maratoia” 2010ean ospatu zen lehen aldiz Zegaman (Gipuzkoa), ondoren 2011an  Portugaleten (Bizkaia), 2012an Errenterian (Gipuzkoa) eta 4. ekitaldia Legution izango da, gure udalerrian, 2013ko Abenduaren 1ean.

Azken errekorra: 1504 katilu!Legutioko (Araba) frontoian
2013.eko abenduaren 1ean
Etengabeko ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 6etara
Ekitaldia Facebook-en: https://www.facebook.com/events/221649011340371/