Jump to Navigation

Sutako zeramika

Sutan jarri behar izaten ziren eltze, kazola eta lapikoak egiteko erabiltzen ziren buztinak erregogorrak ziren, eta, beraz, bat-bateko tenperatura-aldaketei ondo eusten zietenak.

Euskal Herrian ez zegoen horretarako buztin onik, eta horregatik, Zamorako probintziako Muelas del Pan eta Pereruela herrietan eta Valladolideko Nava del Rey eta Arrabal de Portillo herrietan egindako ontziak ekartzen zituzten buztingileek.

Pieza horiek bizkotxatuta —hau da, behin bakarrik erreta— etortzen zitzaizkien, eta hemen, beiraztatu edo esmaltatu ostean, berriro labean sartzen zituzten.