Jump to Navigation

Txerri-hilketa eta janariak kontserbatzea

Txerri-hilketa festa handia izan da tradizionalki nekazari munduan, denboraldi luze baterako haragia eta hestebeteez hornitzeko garaia izaten baitzen.

Txorizoak eta odolkiak egiteko nahasturak prestatzeko, "terreina" erabiltzen zen. Ontzi horri "larraspilla", "lebrillo", "terrizo" edo "mondongera" ere esaten zitzaion, eskualdearen arabera.

Janari horiek hainbat hilabetez kontserbatu behar izaten ziren, eta horretarako "gantz-eltzeak" eta tinak bezalako piezak erabiltzen ziren. Horrelako ontzietan gordetzen ziren janariak, txerri-manteka, olioa edo gatza bezalako tradiziozko kontserbatzailetan sartuta